XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Batzordeak proposatutako terminoak aztertzeko galderak.

d) Batzordeak proposatutako terminoen artean aukeratzeko galderak.

Kontzeptua identifikatzeko zenbait estrategia landu ziren: kasu batzuetan, argazkia hartu zen oinarri;

argazkia guztiz argigarria ez zen kasuetarako kontzeptuaren definizioa eta kontzeptuari buruzko zehaztasunak (erabilera, kokapena, itxura....) prestatu ziren, eta beste kasu batzuetarako erdarazko terminoa besterik ez zen eskaini.

Testeoaren helburuetako bat, hain zuzen, batzordean onartutako terminoek erabiltzaileen artean izango zuten onarpen maila aztertzea zenez, terminoei buruzko bai eta ezko galderak prestatu ziren (ezagutu bai/ez, ulertu bai/ez, erabili bai/ez).

Ondoren, proposamenen artean egokitasunaren araberako mailaketa egiteko tartea sartu zen.

Diseinu orokor honen barnean, moldaketa txiki batzuk egin ziren lehenengo testeoalditik bigarrenera.

Moldaketa hauen xedea datuak informatizatzeko orduan erraztasun handiagoa ematea izan zen.

Aldaketa horiek ez zuten aldatu jasotako informazioaren nolakotasuna.

2.5. Emaitzen balorazio orokorra

Testeoaren bidez jasotako datuak ezinbestekoak izan dira testuen hustuketatik ateratako informazioa osotzeko.

Erabiltzaileenganako hurbilketa egiteko bidea eman digute eta, ondorioz, lan aberatsagoa eskaintzeko aukera.

Hala ere, bitartekoek eragindako mugak izan ditu araketa honek:

alde batetik, termino kopurua mugatua izan da (hasiera batean, termino gehiago proposatu zituen batzordeak horietaz galdetzeko, baina kopurua murriztu egin behar izan zen);

bestetik, informatzaile kopurua ere mugatua izan da, halaz guztiz, aukeraketa egiterakoan izandako irizpideei esker euskalkien eta erabiltzaile izan daitezkeenen ordezkapen nahiko orekatua eskaini da.

Landutako termino bakoitzari buruz oso informazio zabala lortu da (esateko modu ugari; zein tokitan eta zein portzentaiatan ulertzen, erabiltzen eta ezagutzen den, eta hiztunek dituzten iritzi eta onarpen maila).

Datu hauek guztiak laguntza handikoak izan dira zalantzak erabakitzeko orduan

3. Nekazaritzari buruzko obrak euskaraz.

Ez dugu asmorik aipamen orohartzaile edo exhaustiborik egiteko.

Baina ez genituzke aipatu gabe utzi nahi hainbat eta hainbat idazle, beren hitz-jarioarekin gure egarria asetzen lagundu digutenak.

Hiztegi-lanak amaitu ondoren, azken begiratu bat eman diegu eskura genituen batzuei, auskalo zenbatgarren aldiz, eta une horretako inpresioarekin batera, horra maisu horietako batzuk.